Erlijio- irakasleen lan Eskubideen Alde

Tiempo de lectura aproximado: 2 minutos

FEUSO-rako, erlijio ikasgaiaren aukeraketa, familiek euren seme-alaben hezkuntzan libreki aukera dezaketen eskubideen barruan dago. Konstituzioak hala onartzen du funtsezko eskubideen barruan. Estatuak eskubide hau bermatu behar du eredu baztertzaile, ideologiko edo alderdikoirik inposatu gabe. Gaur egun, erlijio ikasgaiaren eskaintza derrigorrezkoa da ikastetxeentzako eta aukerakoa ikasleentzako. Irakasgai hau Konstituzioak aintzat hartzen duen estatuaren alderdi ez-konfesionalaren barruan kokatua dago.

Erlijio ikasgaiaren presentzia ez da salbuespena Estatu mailan, gure inguruko Europako Herrialdeetan integratuta eta normalizatuta bait dago. Europa Batasuneko hamahiru herrialdeetan erlijioa derrigorrezkoa da; Espainiar Estatuan aukerakoa den beste hamalau estaturen artean dago. Estatu guztiek irakaspen hau finantzatzen dute.

Ikasgai hau kalitate handiko irakasleek irakasten dute. Beraien lan baldintzek- soldatak, jardunaldia, formakuntza…-beste ikasgaietako irakasleen baldintza berberak izan behar dituzte beraz. Irakaste honek ikastetxe publikoetan ez du zertan inolako lan bazterketarik suposatu behar. Ez arlo profesionalean ezta hezkuntza arloan ere.

USO-ko Hezkuntza Federazioa betidanik erlijio irakasleekin bat etorri da bere eskubideak eta lan baldintzak babestuz, beste irakasleekin bezalaxe. 1. Kongresu Federala geroztik, 1989an, FEUSOk irakasleen eskubideak defendatu ditu langile bezala, Gizarte Segurantzan alta eskuratzeko eta hauteskundesindikaletanberaien ordezkoak aukeratu ahal izateko. Lorpen historiko hauek gauzatu izan dira FEUSOren ekintza sindikalari esker.

Lan eskubideek eta erlijio irakasleen defentsak ikasgairekin bat luzatu egiten da. Gaur egun gure gizartean, balore ezak nabariak dira. Ikastetxeetan, Gertaera erlijiosoak, gizarte bat bidezkoagoa, bihozberagoa eta solidarioagoa eraikitzen laguntzen du. Irakasgai honen garrantzi hezigarriak, ikasleek zuzeneko eta zeharkako eran jasotzen dituzten heziketa balioetan, era positiboan osatzen du. Inguratzen gaituen kultura ulertzen ere laguntzen du eta ikasleen askatasuna bultzatzen du.

FEUSO-k, erlijio irakasgaia, bat gehiago dela besteen artean errebindikatu du. Duintasun eta prestigio berarekin. Horrexegatik eskatzen dugu ikasleen curriculumean bere presentzia ebaluagarri eta konputagarria izan dadila behar beharrezko ordu kopuruekin batera. Zenbait Autonomi Erkidegotan astean zeharreko ordu kopurua gutxitu da eta honek prestigio gutxitzea suposatzen du krisialdi garai hauetan.

Modu demokratiko eta libre batean ikasgaia aukeratzen jarraitzen duten familia kopuruak (%63a), eguneroko bizitzan guztiz integratuta dagoen irakasgai baten aurrean gaudela erakusten dute, nahiz eta zenbait taldek ikasgaia eskolatik ateratzearen alde zarata egin eta familia hauen eskubideen kontra jo. Estatistika hauek ezagututa, gure politikariek errespetatu behar izango luketen datu nabarmena da. Berriz, zenbait Autonomi Erkidegotan , familien askatasuna eta erlijio irakasleen baldintza laboralak murrizten ari dira.

LSB-USO
Siguenos en: