Eustaten arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia %0,3 igo zen iaz

Tiempo de lectura aproximado: < 1 minuto

Eustatek gaur goizean jakinarazi duenez, 2010. urtean %0,3 egin zuen gora Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak. 2010eko azken hiruhilekoan %0,2 igo zen ekonomia, eta modu horretan hirugarren aldiz gora egin zuen, 2010eko lehen hiruhilekora arte urte eta erdiz jaitsi ondoren. Eustaten arabera, industriak eta merkatuko zerbitzuek eragin dute gorakada; eraikuntzaren eboluzioa negatiboa izan zen iaz ere.

Barne Produktu Gordina %0,8 hazi zen iaz, eta azken hiruhilekoan, %0,2. 2010eko hirugarren hiruhilekoan ez zen igoerarik izan, baina azkenekoan gora egin du berriro, gorako joera berreskuratuz. Lanari dagokionez, 2010eko azken hiruhilekoaren datuak txarrak dira, baita aurreko urtekoekin alderatuta, baita aurreko hiruhilekoareko datuekin alderatuta ere.

LSB-USO
Siguenos en: